Gartxot ekimeneko bi ekitaldi izan ziren lehengo astean Azpeitian: filma eta ikuskizuna.
Ostegunean izan zen Gartxot pelikula, Soreasu antzokian, eta ehunen bat lagun joan ziren ikustera.
Ostiralean Gartxoten istorioaren antzezpena izan zen Soreasun. 120 bat lagunek hartu zuten parte: Azpeitiko Kultur Mahaiko zazpi taldetako kideek (Itsasi eta Sahatsa dantza talde, Musika Eskola, Musika Banda, Napar Zuzterrak, Lakrikun antzerki talde eta Julian Barrenetxea Abesbatzakoek), Emakumeen Antzerki Tailerrekoek, haur eta gazte antzerki tailerrekoek eta norbanako batzuek. 340 bat lagun joan ziren ikustera, eta saioa ondo atera zen.
Gaur Sanagustin kulturgunean Pako Aristi eta Benito Lertxundiren arteko solasaldia izatekoa zen, baina Lertxundi eztarriko arazoekin dabil eta saioa atzeratu egin da. Oraindik ez dago data berririk.
Itzaltzuko bardoa zen Gartxot.