'Itzalen sua' proiektua bukatzear dira Fernando Morillo eta Xanti Rodriguez

Liburua eta DVD-a biltzen ditu, Gaumin argitaletxeak ekoiztuta. Diabulus in Musica taldeak jarri dio soinu-banda eta antzezle lanetan aurpegi ezagun asko aritu dira: Iban Garate, Oihana Maritorena, Xabier Euzkitze, Nerea Garmendia, Su ta gar eta baita azpeitiarrak ere: Alaitz Olaizola, Gurutze Eizmendi, Idoia Uranga, Erika Olaizola, Ane Arenas, Igor Aranbarri eta Kepa Urbieta. Morillok idatzi du Jainkoak eta gizakiak aurrez aurre jartzen dituen istorio apokaliptikoa eta Rodriguezek iruditan jarri du guztia. Azaroaren 30ean aurkeztuko dute, Durangon; Azpeitian, Sanagustin kulturgunean, urtarrilean. Hemen aurrerapen bideoa:

ITZALEN SUA EUSK HD from Xanti Rodriguez on Vimeo.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide