Azpeitiko Kultur Mahaiak aurten ere antolatu du Kulturaldia —III.a—, eta datorren asteazkenetik aurrera hainbat ekitaldi egingo ditu herrian.
- Abenduak 5 (asteazkena): Zuloak dokumentala Soreasun (21:30). Fermin Muguruzaren film bat da, Zinemaldian egon da. Azpeitiko Emakume Txokoarekin elkarlanean antolatu du Kultur Mahaiak emanaldia.
- Abenduak 8 (larunbata): Zuloak eta Bizardunak taldeen kontzertua Sanagustinen (23:00). Sarrerak salgai daude kulturgunearen webean eta Sanagustinen bertan. (hemen argazki batzuk)
- Abenduak 11 (asteartea): Pako Aristiren hitzaldia Baigera I-en (19:30), bere liburu berri Independentziaren paperak-i buruz. (hemen hitzaldiko kronika)
- Abenduak 14 (ostirala): Sahararen aldeko afari musikatua Sanagustinen (afaria 21:00etan, kantaldia 22:00etan), Khamar Sahararen aldeko Azpeitiko taldearekin elkarlanean antolatuta. (40 lagun bildu ziren. Hemen afari musikatuko argazkiak)
- Abenduak 17-urtarrilak 10: Arte eta Diseinuko irakasleen erakusketa Sanagustinen, elkarte harekin elkarlanean antolatuta. Gureak izena du erakusketak. (hemen irekiera ekitaldia)
- Abenduak 20-urtarrilak 7: herriko 21 dendatan herriko 19 artisten artelanak, erakusleihoetan. (hemen ekimenaren hasiera)
- Abenduak 23 (igandea): Txapel-en omenezko urteroko bertso saioa Sanagustinen (17:30). Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatu du. (hemen saioaren kronika bat).
Kultur Mahaiko batzarra, abenduaren 29an
Kultur Mahaiko partaide eta bazkideek abenduaren 29an (larunbata) egingo dute batzarra, goizez, Baigera I-en.
Mahaiak ia 400 bazkide ditu. Urtean 10 euro dira, eta bazkideak hilero zozketak izaten ditu (ekitaldien sarrerak, liburuak, diskoak...). Sanagustinkulturgunea.net-en badago bazkide egiteko aukera.
Azpeitiko kultur talde guztiek, udal taldeek, kultur teknikariek, Sanagustin kulturguneko ordezkariek eta bazkide norbanakoek osatzen dute Kultur Mahaia.