Kultur Mahaiak Manolo Sanjuan tailagilea ohorezko bazkide egingo du

(Manolo Sanjuan bere tailerrean, 2002an. Uztarria)

Azpeitiko Kultur Mahaiak beste ohorezko bazkide bat izango du urte bukaeratik aurrera: Manolo Sanjuan tailagilea. Azpeitiarra da, 85 urte ditu, eta 16 urte zituela ekin zion lanbide horri. Arte, transmisio, sormen eta ondare lan eskerga egindakoa da, eta Kultur Mahaiak haren ibilbidea aitortu nahi du. Sanjuan ohorezko bazkide izendatzeko ekitaldia datorren abenduaren 29an (igandea) izango da, 18:00etatik aurrera, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Ekitaldi irekia izango da.

Datorren astean Manolo Sanjuanekin egindako elkarrizketa luze bat jarriko dugu sarean.

Imanol Elias zena da Kultur Mahaiko beste ohorezko bazkidea. Azpeitiko kultur bilguneak 2011n izendatu zuen, herriko historia jasotzeko edota antzerkigintzan egindako lanagatik (ekitaldiko argazkiak). Aurtengo urtarrilean hil zen Elias.

Azpeitiko kultur talde denek, norbanakoek, Sanagustinek, udal taldeek eta teknikariek osatzen dugu Kultur Mahaia.

Gaur egun 380 bazkide gara. Egin zaitez Kultur Mahaiko bazkide; urtean 10 euro dira. Zozketak izango dituzu, gainera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide