Kulturak 2.000 berri baino gehiago

Herriko kultur mugimendu oparoaren erakusle da webgune honetan kulturari buruzko notiziek duten jarioa. 2.000. notizia aste honetan argitaratu da.

Herriko kultur mugimendua oparoa dela ez dago dudarik. Uztarria.com-ek ezagun du hori. Aste honetan 2.000ra iritsi dira Azpeitiko Atarian kulturari buruz argitaratu diren berriak, eta hau berau 2.005.a da. Gai bakar bat dago Kultura-k baino berri gehiago ematen dituena: Kirola. Testu hau idazterako unean 2.516 berri idatzita zeuden webgune honetan kirolari buruz.

Urruti daude gainerako gaiak. Gizarte gaietan sortu dira hirugarren berri gehien: 1.263. Politikak 892 ditu, festekin lotutakoak 636 dira, iritziak 625, ekonomiarekin lotutakoak 529 eta euskararekin lotuta 409. Gai nagusi horietatik aparte, inon sartzen ez diren eta Besterik tituluaren azpian ageri direnak 888 dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide