Apirilaren 10ean —ostegun honetan— egingo du Azpeitiko Kultur Mahaiak urteko lehen batzarra. Oraingo honetan jorratuko dituzten gaiak honakoak izango dira:
- Iazko kontuen itxiera.
- Urteko plangintzaren aurkezpena, lan ildoka.
- Besterik.
Batzarra 20:30ean hasiko da.
Barne araudiaren arabera, urtean gutxienez hiru batzar egiten ditu Mahaiak; bitartean, taldekako bileren eta barne komunikazio bidez funtzionatzen dugu, eta bi astero Talde Eragilea biltzen da. Argazkian, batzarreko irudi bat.