Korro ederra apirileko dantza jauzietan

Korro ederra osatu zen atzo, igandea, Azpeitiko plazan. Hainbat herritar elkartu ziren apirileko dantza jauzien saioan, heldu, gazte eta haur, izerdi ederrak bota zituzten eguraldi ederra lagun. Mutxikoak ez ezik, beste dantza molde batzuk ere egin zituzten, dantza sueltoa eta balsak kasu. Giro polita egon zen, batzuk dantzak eta beste batzuk begira. Hurrengo saioa maiatzean izango da, hilaren 11n, Olazko Amaren plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide