Honela definitu du Aranbarrik berak bloga: "Iñigo Aranbarriren zakua 1766ko matxinadaz (eta handien eta txikien arteko beste zimur batzuez)". Halaxe ari da bloga osatzen, postak argitaratuz banaka-banaka.
Gaur, asteazkena, sartu eta aurrena ikusten den post-a, Loiolari buruzkoa da; Wilhelm Humboldtek, Euskaldunak. Oharrak Euskal Herrian barrena 1801ean egin bidaiaz liburuan jasotako pasarte bat, hain justu: “Azkoitia eta Azpeitia artean, aurrez aurre Izarraitz duela, eta Urola ibaiaren bazter oparoen zabalean, ordeka bat ageri da. Bertan dago Loiolako Inazioren jesuiten lehengo kolejioa, Espainia guztian izena duen eraikina, hain da dotorea. Dotorean, utzi egin behar zaio; baina maiteago izango du bidaiariak Izarraiztik naro ekarritako marmolen koloreen eman zoragarria. Eta era berean, faltan izango du gustu ona eta estilo sotila. Proportzioek ez dute ezer sinpletik eta zoragarritik, kupula du beharbada gauzarik onena, gertatzen dena da, beste guztia bezala, zirrimarraz eta apainduraz beteegi dagoela. Gainera, asko falta du amaitzeko oraindik”. Eta parrafoaren amaieran honakoa gehitu du Aranbarrik: "1766ko apirilean, kolejioko ipar hegala ari ziren eraikitzen artean, ibai aldekoa".
Gehiago ikusteko, egin klik hemen: http://apirila1766.wordpress.com