Izena egunean bertan eman behar da, Argazki Elkarteko egoitzan. 16 urtetik gorakoentzat bost euroko prezioa izango du inskripzioak, eta 16 urtetik beherakoek doan parte hartzeko aukera izango dute. 13:30ak bitartean egongo da argazkiak ateratzeko aukera.
Mendi buelta ez dela oso zaila jakinarazi dute antolatzaileek, beraz, edonork egiteko aukera izango du. Argazkiak ateratzeko denbora 13:30ak bitartean izango da. Herrian hasi eta amaituko da ibilbidea, eta Izarraitz inguruan ibiliko dira argazkilariak. Izena eman nahi dutenek 5 euro ordaindu beharko dituzte, baina inskripzioa doan izango da 16 urtetik beherako parte-hartzaileentzat.
Honakoak dira lehiaketako ezaugarriak:
- Gaiak egunean bertan emango dituzte.
- Partaide bakoitzak 36 argazki aurkez ditzake, gehienez.
- Rallyra txartel hutsa eraman behar da.
- 13:30ean txarteleko argazki guztiak gordeko dituzte antolatzaileek.
- Parte-hartzaileek azaroaren 9a bitartean aukera ditzakete beraien argazkirik onenak. Horretarako, mezua bidali beharko dute argazkiakaae@hotmail.comhelbidera, honakoa zehaztuta: parte-hartzailearen izena, aukeratutako argazkiaren artxibo-izena eta gaiaren zenbakia.
Sari hauek banatuko dituzte, azaroaren 29an:
- Lehen Saria: 180 euro eta garaikurra.
- Bigarren saria: 150 euro eta garaikurra.
- Hirugarren saria: 120 euro eta garaikurra.
- Herriko lehen sailkatua: 90 euro eta garaikurra.
- Argazkirik onena: 60 euro eta garaikurra.
- Gazterik onenaren saria: 30 euroko txartela eta garaikurra.
- Bigarren gaztearen saria: 20 euroko txartela eta garaikurra.
- Hirugarren gaztearen saria: 15 euroko txartela eta garaikurra.
Azaroaren 2ko argazki rallyaren ostean, bazkaria egingo dute Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan. Hara joateko, rallyan izena ematerakoan eskatu behar da lekua.