"Nafar estatua berreskurateko bidea" aztertuko dute gaurko 'Gogoetaola'-n

Galdera bat izango dute gaur mahai gainean Azpeitiarron Napar Zuzterrek antolatutako Gogoetaola-n Baigeran biltzen direnek: "Euskaldunok, subjektu politikoa den nafar estatua berreskuratzeko zer bide egin?". Laugarren Gogoetaolaizango dute gaur, martxoko laugarren astelehenez. "Norberaren burujabetzatik herriaren burujabetza berreskuratzeko trebaketa tailerrak" dira Gogoetaola-k.

Baigeran bilduko dira, martxoko astelehenero bezala, 20:30etik 21:45era, eta ateak zabalik ditu joan nahi duen orok.

Gogoetaolek "aldaketarako bultzada" ematea dute helburu. Horretarako, ezinbestekoa iruditzen zaie "norbera jabetzea, bakoitzak eta herriak zer uste ditugun aldaketaren aurrean". Eta bost iritzi plazaratu dituzte:

1. Dauzkazun indarretaz jabetu, tarte bat hartu apuntatzeko, eta eskertzen hasi.

2. Gure sentsazio, emozio, sentimendu eta pentsamenduak gauzak eta egoerak sortzen dituzte.

3. Zer zentzuk ipiniko zintuzke zu zeu martxan?

4. Daukagun errealitatea daukagula ere, indartsuena biktima izatea alboratzea da.

5. Besteek zer egin esateko zain egoteak menpeko egiten gaitu, ez burujabe.

Horiek horrela, gogoetarako denbora hartzeko deia egin diete herritarrei, "elkarri entzunez, jabetzeko, adierazten ikasteko, gogoaren lorpena irudikatzeko, sormenez ekiteko eta erantzukizunez modu solidarioan bidea egiteko".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide