'Matxinada'-ren berri Euskadi Irratian

Larunbatean emango dugun Matxinada ikuskizunaren kontuak azaldu dituzte Itziar Oiartzabalek eta Unai Frantsesenak Euskadi Irratian.

Elkarrizketa egin zien atzo Arantxa Iturbek Arratsean saioan. Unai Frantsesena aritu da herri antzerki musikalaren doinuak prestatzen, eta emanaldian zuzeneko musika zuzentzen arituko da. Itziar Oiartzabal, berriz, aktore lanetan ariko da, beste hainbat eta hainbat lagunekin batera.

Larunbatean emango dugu Matxinada ikuskizuna Soreasu Antzokian, 22:00etan. Sarrerak salgai daude Sanagustin kulturgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide