programazioa

Kultur programazioaren irizpideak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2022ko api. 11a, 21:06

2021eko Txisteratik Egun Magikoaren une bat, Erdi kalean.

Azpeitiko Kultur Mahaiak herriko kultur programazioari buruzko irizpideak onartu zituen 2009an, batzar batean. Ardatzak: orekak, inplikazioa, lankidetza...

Hauek dira programazio irizpideak, laburtuta eta, kasuan, zerbait egokituta. 

Kulturzaletasuna, kultur eragileen eta kulturzaleen bilgune izatea, elkarlana, parte hartzea, kultura aktiboa, zabalkundea edota euskaltzaletasuna dira Azpeitiko Kultur Mahaiaren oinarriak. Betiere norberaren nortasunari eta independentziari eutsiz kultur arloko kideok talde kontzientzia izanez gero, aurrerapausoak emango dira.

Oinarri horiek aintzat hartuta, ildo nagusietako bat da herriko kultur programazioa lantzea, koordinatzea, argazki osoa ikustea, gabeziak atzematea, alor batzuk indartzea…

Kultur ekimenen antolaketarako irizpideak

  • Ekimenaren ekarpena aztertu. Aisialdia, pedagogia, parte hartzea…
  • Orekak zaindu. Diziplinen artekoa, herriko-kanpoko eragileak, sortzaileak, espazioak, datak, adina eta generoa. Atal batzuk indartu edo sustatu.
  • Hizkuntza: euskara. 
  • Herriko taldeen inplikazioa euren ekitaldien antolaketan.
  • Beste eragileak kontuan hartu eta lankidetza bilatu.  
  • Kultur Mahaiak kultur eragileei laguntza eman: komunikazioa, formakuntza, elkar ezagutza, finantzazioa, zerbitzuen kontratazioa…
  • Komunikazioa. Ekitaldien berri eman, norberaren euskarrietan ez ezik, Uztarria.eus/kultura atalean eta Uztarria.eus/agenda-n (talde bakoitzak, gainera, bere atala izan dezake hango Komunitatean), bilgunearen sare sozialetan, Sanagustin kulturguneko pantaila elektronikoan, Kulturaz.eus/agenda-n. eta Azpeitia.eus/agenda-n

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide