1) Julian Barrenetxea Abesbatzaren elkarrizketa (2022-6-14). Hiru esan:
- "Osasun mentalerako ona da abestea".
- "Jendeari ez zaio erraza-edo egiten koru batean sartzea, elizarekin lotzen dutelako. Baina Julian Barrenetxea Abesbatzan denetik egiten dugu".
- "Kantatzeko zaletasuna duenak eta gure korua ezagutu nahi duenak, onena du etortzea eta saiatzea".
2) Orkatz Kultur Elkartearen elkarrizketa (2022-6-21). Hiru esan:
- “Orkatz elkartearen ekarpena garrantzitsua da”.
- "Azpeitia ezkerretik eraldatzen segitzeko asmoa dugu. Kultur sortzaile berrien plaza izateko helburuz ere sortu zen Orkatz".
- “Dinamika berrien bidez jende gehiago erakarri nahi dugu”.
3) Izarraitz Txistulari Taldearen elkarrizketa (2022-6-29). Hiru esan:
- “Pasio bat da txistua, eta ez dugu hutsik egiten”.
- "Nahiko genuke musika eskolatik jendea ekartzea taldera, probatzera ekitaldi zehatz batzuetan".
- "Herria girotzea, han eta hemen parte hartzea, eta euskal kultura sustatzea ditugu helburu".
4) Arte eta Diseinu Eskolaren elkarrizketa (2022-7-5). Hiru esan:
- “Gure eskolara datorrenak artearekin goza dezala”.
- “Azkeneko ikasturtean 80ren bat ikasle izan ditugu. Pandemia sortu zenean, baina baita lehenagotik ere, beherakada bat izan genuen, 40 ikasle ingururekin ibili ginelako. Buelta ematea lortu dugu”.
- “Heldu batzuek bost urte daramatzate gurekin, eta, utzitakoan, segitzen dute etxean-edo lanak egiten, eta guk animatu egiten ditugu erakusketa jartzera”.
5) Dantzaki Dantza Eskolaren elkarrizketa (2022-7-13). Hiru esan:
- “Helburua da gure eskolako ikasleek dantzan ondo egitea eta dantzari onak ateratzea”.
- “Euskadi, Espaini eta Europa mailako sariak irabazi dituzte, Frantzian ere bai… Jende ona dugu, baina sakrifikatu ere egiten dira. Hau gustatzen zaien seinale”.
- “Ikasle bakoitzak ditu bere helburuak: erakustaldiak, ariketa egitea, sozializazioa...”.
6) Antxieta Arkeologi Taldearen elkarrizketa (2022-7-28). Hiru esan:
- “Proiektu propioen artean, labarretako arte miaketak eta arkeologia miaketa orokorrak ditugu esku artean, Urola, Deba eta Oria bailaratan. Gu bailara horietan ibiltzen gara”.
- “Arkeologian pazientzia handia izan behar da, segitzea eta segitzea da kontua. Baina lanak fruituak ematen ditu, emaitzak datoz”.
- “Herri baten sustraien berri ematen du arkeologiak, aztarnen berri. Eta zeuk ikertzen duzu, ez zaizu inor ari idazten edo esaten zein den aztarna, zergatia… Zeu ari zara”.
7) Itsasi Euskal Kultur Elkartearen elkarrizketa (2022-9-9). Hiru esan:
- “Itsasi lagun talde bat da, familia bat bezalakoa. Bertako kideon artean lotura bat sortzen da”.
- "Azkeneko urteetan geuk sortutako ikuskizunak egiten gabiltza. Gai bat hartzen dugu, eta aurrera”.
- “Ekitaldi zehatz bat edo festak-edo badaude, jende gehiago izaten gara. Adibidez, karnabaletan 40ren bat lagun biltzen gara. Bestela, modu finko batean, 20ren bat gaude gaur egun”.
8) Zubi-zarreko Musika Elkartearen elkarrizketa (2022-9-16). Hiru esan:
- “Zubi-zarrek jende askori eman dio aukera musika egiteko edo probatzeko, musikaren bueltan ibiltzeko, eta inori sekula ez zaio aterik itxi”.
- “Estudio bat jarri genuen, eta diskoak bertan graba daitezke. Instalazio elektrikoa ere egin genuen, argiak jarri, lurrean ere egin genuen egokitzapenik, sofak…”.
- “Entsegu aldetik badugu antolaketa moduko bat, egutegi bat, eta errespetatzen da”.
9) Erniarraitz Bertsozale Elkartearen elkarrizketa (2022-9-26). Hiru esan:
- “Normalki, hitzarekin jolas egitera etortzen da jendea bertso eskolara, eta lagun girora. Batzuk ez badira gai bat-batean botatzeko bertsoa, haiekin idatzizkoa lantzen dugu. Dena dela, indarrik handiena bat-batekoan jartzen dugu”.
- “Bertsoarekin jolas egiten erakusten diegu eskolan. Gainera, zaletasuna sustatzen diegu, eta bertsolaritzako harrobia landu nahi dugu, gai jartzaileak edota bertsolariak atera daitezen”.
- “Pandemiak bertsolaritzako kaleko edo tabernako giroari ere eragin egin dio: estankatu bezala egin da. Ea Txapelketa Nagusiaren olatuak kaleko giro hori pizten laguntzen duen”.
10) Azpeitiko Argazki Elkartearen elkarrizketa (2022-9-30). Hiru esan:
- “Lehiaketak, erakusketak, hitzaldiak, rallyak, ikastaroak… Badugu martxa pixka bat urtean zehar".
- “Herriari zerbitzu grafiko bat ematen dio Azpeitiko Argazki Elkarteak, eta zerbitzu horrek balio historikoa eta dokumentala du, ondare bat da”.
- "Elkartean gizonezkoak gara ia denok. Ea gero eta emakume gehiago animatzen diren parte hartzera elkartean edo gure ekinbideetan. Gazteak ere animatu nahi ditugu”.
11) Trikigiro Kultur Elkartearen elkarrizketa (2022-10-13). Hiru esan:
- “2016an egituratzea erabaki genuen; bailarako komunitatea zabaltzeko eta saretzeko. Bailarako herrietako trikitilariak gaude elkartean”.
- “1960-70eko hamarkadan Euskal Herriko trikitiaren bihotza zen [bailara hau]. Sekulako ondarea dago, eta hori jaso, berreskuratu eta ezagutarazi nahi dugu, formatu desberdinetan”.
- “Oinarri ona dago, badabil jendea, eta ekitaldiak antolatzean ere biltzen da beti hamar-hamabost laguneko taldea. Ekitaldietara jendea joaten da ikustera, asko”.
12) Udal Musika Bandaren elkarrizketa (2022-10-21). Hiru esan:
- “Musika Bandak asko ematen dio Azpeitiari: festa denetan presente egoten gara, kantutegia berritzen dugu, ondarea berreskuratu, diskoak atera…”.
- “Soreasuko egoitzara etortzen dira beste herrietako musikari batzuk, eta esaten dute oso ondo prestatutako azpiegitura dela Soreasukoa, gutxi egongo direla horrelakoak. Gustura gaude”.
- “Gehienak gazteak gara bandan (...) Urteen poderioz, goraka doa emakumeen presentzia”.
13) Dantza Suelto Eskolaren elkarrizketa (2022-10-28). Hiru esan:
- “Euskal Herri mailan azkeneko 10-15 urtean jaisten ari da dantza sueltoa. Dena den, eusten diogu Azpeitian; ikusi besterik ez dago txapelketetan zenbat diren azpeitiarrak: bikoteen erdia pasa”.
- “Festatan eta egun berezietan hor izaten gara. Badugu presentzia bat, herrian parte hartze bat. Euskal dantzak bultzatzen ditugu, eta ondorengo belaunaldiei helarazten dizkiegu”.
- “Eskolan 55 ikasle ditut, eta, horiez aparte, hamasei lagun dabiltza txapelketetan. Zifra ona da”.
14) Antxieta Musika Eskolaren elkarrizketa (2022-11-11). Hiru esan:
- “Musika Eskolak 1982-1983 ikasturtean jaso zuen Jaurlaritzaren aitortza ofiziala eskola modura. Aurretik Azpeitian herritar batzuk ari ziren musika erakusten klase partikularretan, eta pentsatu zen elkartu beharra zegoela”.
- “300 ikasle pasatxo ditugu ikasturte honetan. (…) Garai batean ikasle izan zirenak orain guraso dira, eta haietako askoren seme-alabak dabiltza orain Musika Eskolan. Polita da hori ikustea, lotura eta segida bat dagoelako”.
- “Eskaintza zabala eta aberatsa dugu, festetan parte hartzen dugu eta musika kalean izaten da…”.
- “Nafarroako estatua izan zela gogorarazi nahi izaten dugu. Euskaldunok sekula ez diogu egin uko gure burujabetzari. Zapaldutako, indarrez konkistatuko eta menperatutako herri bat gara”.
- “Urolakoen Napar Zuzterrak taldeko kideok ez gara historialariak, baina historiari sekulako garrantzia ematen diogu, eta horretaz dakitenak ekartzen ditugu hitz egitera”.
- “Hezkuntzan eragiteko asmoa daukagu, Asisko Urmenetak Amaiurkoari buruz ateratako komiki liburuarekin. Gazteenga nola ailegatu, gure arbasoengandik jaso dugun ondarea haientzat erakargarri nola egin da helburu bat”.
- “Tuba Jaialdiaren helburua da, tuba plazara ateratzeaz gain, ospatzea, batetik. Eta, bestetik, tuba eta bonbardino munduko jendea juntatzea eta gure komunitatea indartzen joatea nahi dugu”.
- “Paradoxa da kanpokoek estimatzen dutela tuba, baina gure ingurukoek, ez asko. Jaialdi edo ekitaldi bat ikusten dutenean, haientzat deskubrimendu bat izaten da”.
- “Talde bezala, baditugu pare bat kantu estreinatzeko. Euskal musika gure komunitatera gerturatzea ere bada asmoa, eta saiatzen gara. Tubako piezak kanpoko jendeak idatzitakoak dira, eta euskal abestiak gurera moldatzea ez da erraza izaten”.
- “Parrokian izaten diren elizkizunak kubritzea izaten da koruaren zeregin nagusia, eta hor, hileta elizkizunetan babesa ematea, Zerbitzu potentea ematen du hiletetan, urtean ehun pasa izaten direlako, eta haietan koruaren talde bat beti egoten da”.
- “Saninazioetan, sansebastinetan, Aste Santuan eta Gabonetan izaten diren ekitaldi berezietan ere hartzen du parte. Beraz, badu aktibitate bat”.
- “Kide gehienak, 60-75 urteko herritarrak dira. Edozein herritarrek du koruan kantatzeko aukera, eta azkenaldian bat edo beste inguratu izan da".
- “Herritarrek herriko historia ezagutaraztea da gure helburu bat”.
- “Azkoitiko eta Azpeitiko kultur talde bat bezala sortu zen Munoandi, EAJko jendeak sortua. Baina 2018an, estatutuak aldatu eta Azpeitian errotu zen”.
- “Talde finko murritz bat gara, eta gaiaren arabera laguntzaileak dauzkagu, hau edo beste egiteko”.
- “2011n sortu zen taldea. Hasieran Baigerako zeozer balitz bezala funtzionatzen zuen. Gero jende berria eta gazteagoa sartzen joan zen, eta taldea zabaldu egin zen”.
- “Modu finkoan, 25 lagun aritzen gara Kantujiran. Azkenaldian jende gehiago ari da animatzen”.
- “Zuzendaririk ez dugu. Kantuen zerrenda egiten dugu, baina gero, saioan bertan gaudela, ez dugu beti zehatz-mehatz betetzen. Beti ateratzen dira proposamenak. Ondo pasatzen dugu”.
- “Urte osoan euskal kultura presente dugu ikastolaren proiektuan eta jardueran. Izan ere, ikastola bezala ere badagokigu euskal kulturaren eta hizkuntzaren transmisio lana egitea”.
- “Ikastolako kultur taldea azpitalde ezberdinetan banatzen da, antolatu beharreko festaren arabera. Adibidez, euskal inauterien jaialdia mailaka antolatzen dugu, eta irakasleek hartzen dute ardura, bakoitzak berea”.
- “Euskal Herrian antzinatik egin izan dira inauteriak, herri askotan. gureak dira festa hauek, gure tradizioa da, eta gehiago ezagutzea eta berreskuratzea nahi izan dugu”.
21) Erabaki Produkzioak-en elkarrizketa (2023-2-16, Uztarria.eus). Hiru esan:
- "Gu maila edo eskala txikiagoan aritzen ohituta geunden, eta ez zen erraza izan Korosagasti film luzeari aurrea egitea. Baina esango nuke apustuak ondo irten zuela".
- "Korosagasti-ren esperientzia, hurrengo lanaren prozesuaren gestio aldetik etorriko litzaiguke ondoen".
- "Korosagasti-n ia 90 lagun azaldu ziren pantailan, eta %75 inguru azpeitiarrak ziren. Jendea biltzen da proiektuetara".
- "Jende gehiago elkartzea da gure nahia, baina ez dago musika estilo honetan interesa duen jende asko".
- "Hamar urte bete ditugula ospatu beharra dago".
- "Ez da Julian Barrenetxea abesbatzarekin lan egiten dugun lehen aldia. Ondo moldatzen gara haiekin".
Urrestillako Triku Musika Elkartea impasse egoera batean dago.