Aurreko astean konfirmatutako beste bi herritar Realera joango dira, eta jadanik 8 azpeitiar ditugu talde txuri-urdinean. Datu pozgarria da, eta ikusten da Azpeitiak harrobia izaten jarraitzen duela Realarentzat, azken urteotan izan den moduan.
Hona zortzi azpeitiarren Realeko kokapena:
- Aitor Aranguren: Lagun Onak futbol taldeko alebinen taldean egon da aurten, eta datorren urtean Realeko Infantil Txiki mailan arituko da. Kalitate handiko mutila da eta ezker bikaina du.
- Jakes Gurrutxaga: Lagun Onak futbol taldeko alebinen taldeko kide izan ondoren, datorren urtean Realeko Infantil Txiki mailan izango da. Jokalari oso konpletoa da, kalitaea izateaz gain taldearen alde lan handia egiten du.
- Iker Bastida: Aitaren moduan, atezaina da Iker. Aurtengoa Zubietako hirugarren urtea izango du. Pausoz-pauso badoa mailak igotzen, eta aurten kadete mailan jokatuko du. Atezain gaztea eta oso ausarta da.
- Ugaitz Kerejeta: Hirugarren urtea beteko du Ugaitzek Donostia aldean. Datorren urtean Kadete mailan izango da aurten bezala. Badakigu Zubitan oso gustora daudela berarekin, eta jarraitu lanean Ugaitz.
- Ignazio Otaño: Atezain bikaina da eta Zubietako hirugarren urtea izango da datorrena. Easo taldean urtebete egin ondore, aurten Lagun Onak futbol taldeko Ohorezko Erregional mailan jokatuko du Realak utzita, nahiz eta Jubenila izan. Datorren urtean berriro Ohorezko Jubenil mailan jolastuko du talde txuri-urdinarekin.
- Jon Guridi: Urteak daramatza jadanik Zubietan, hango teknikoek oso txikitatik hartu baitzuten begiko. Ohorezko Jubenil mailan dago egun eta hurrengo urtean Ignaziorekin batera izango da taldean. Europan parte hartzeko aukera izango dute, gainera.
- Eguzkiñe Peña: Realeko nesken taldean dugun azpeitiar bakarra da Peña, baina kalitate handiko jokalari eta goleatzailea da. Kasta handia du, gainera. Badoa esperientzia hartzen, eta jadanik Espainiako emakumeen liga nagusia ondo ezagutzen duela esan genezke. Ea hurrengo urtean taldeko pitxitxi-a izateko aukera duen.
- Oier Arrizabalaga Poxi: Azken egunetako berria dugu. Berri pozgarria, datorren urtean Sanseko prestatzaile fisikoa izango baita. Realean praktikak egin ondoren, maila txikienetatik hasi eta Sansera iritxi zaigu azpeitiarra. Azken urratsa falta zaio lehen taldera pasatzeko eta seguru gaude lana egingo duela horretarako.
Guztiei zorterik onena opa die Lagun Onak Futbol Taldeak eta ea lehenbailen norbaitek Mikel Aranburuk eta Mikel Labakak lehen taldean utzitako hutsunea betetzen duen.
Zorionak denoi.