Igor San Miguel (Astigarraga, 1974) entrenatzaileak Lagun Onak Futbol Taldean jarraituko du beste urte batez. Horrenbestez, Espainiako Hirugarren Mailako taldea gidatzen jarraituko du datozen hilabeteetan. Entrenatzaile astigartarra iazko udan iritsi zen Azpeitira, Realaren Emakumezkoen Lehen Mailako taldean igarotako etapa amaitu ostean. Aitor Arrate entrenatzaileak aulkian utzitako lekua hartu zuen orduan San Miguelek.
Lagun Onakeko talde nagusiak aurtengo denboraldian lortutako emaitzei eta erakutsitako itsura onari eusteko aukera izango du Astigarragakoak. Era berean, Lagun Onaken zaleek beren taldeaz gozatzeko aukera izan dezaten nahi du klubak.