Emakumezkoen Ohorezko Kadete Maila: Lagun Onak vs Anaitasuna

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak futbol taldea

Igandean, arratsaldeko bostetan, xapu eta xakelen arteko derbia izango dugu Garmendipeko zelai naturalean. Emakumezkoen Ohorezko Kadete Mailako Lagun Onak eta Anaitasuna izango dira lehian. Maila guztietan, adin guztietan dira bereziak derbiak, kosta ahala kosta irabazi nahi direnak. Horregatik igande arratsaldean punturik ez du oparituko bi taldeetako inork. Animatu eta hurbildu, beraz, Garmendipera!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide