COVID-19 gaitza dela-eta bertan behera utzi zuten Lagun Onak Eguna futbol taldeko arduradunek, baina horren ordez, balkoien apainketari lotutako lehiaketa bat antolatu zuten. Herritarren hainbat argazki jaso zituen Azpeitiko futbol taldeak, eta sare sozialetan argazkirik onenaren aldeko botoa eman ahal izan zuten herritarrek.
Irabazleak Lagun Onaken dendan gastatzeko 200 euroko bonoa eta Landeta jatetxean bi lagunentzako bazkaria edo afaria eskuratu ditu; bigarren eta hirugarren sailkatuek, berriz, bi lagunentzako bazkaria edo afaria Kiruri jatetxean eta Sanagustin kulturgunean. Hona hemen hiru irabazleak: