Lagun Onakek gaizki hasi du denboraldia, Santurtziren aurka 3 eta 0 galduta

Lagun Onaken Espainiako Hirugarren Mailako taldeak ikuslerik gabe jokatu du ligako lehen neurketa, Garmendipen. Aise gailendu da Santurtzi.

Lagun Onaken Espainiako Hirugarren Mailako taldeak ligako lehen partida jokatu du gaur arratsaldean, 17:00etan hasita, Garmendipe futbol zelaian. COVID-19 gaitzaren hedapena tarteko, ikuslerik gabe jokatu dute neurketa. Santurtzi izan du parez pare etxeko taldeak, eta Lagun Onakek ezin izan du lehen partida irabazi. Izan ere, hiru gol sartu ditu Bizkaiko taldeak, eta etxekoak ez dira aurkarien atea apurtzeko gai izan.

Lehen zatian, nahiko ondo aritu da Lagun Onak, eta pare bat aukera izan ditu etxeko taldeak. Hala eta guztiz ere, markagailua hutsean zela iritsi dira atsedenaldira. Bigarren zatian, ordea,  gol festa hasi da. 53. minutuan iritsi da Santurtziren lehen gola, eta bi muntu geroago bigarrena. Ondoren, 60. minutuan, Lagun Onakeko Olaizolak sekulako aukera izan du, baina atezainaren eskuetara joan da baloia. Azkenik, hirugarren gola sartu du Santurtzik, eta, beraz, 3 eta 0 amaitu da partida.

(Argazkiak: Otola)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide