Ateak itxita jokatuko du Lagun Onakek San Ignacioren kontrako partida

Osasun larrialdiari aurre egiteko ezarritako neurri berriak direla eta, zaletuek ezingo dute Garmendipera sartu bihar 17:00etan hasitako jokatuko den Espainiako Hirugarren Mailako futbol ligaren hirugarren jardunaldiko neurketa ikustera. Ugaitz Kerejetaren omenaldia ere atzeratu egingo da.

Lagun Onak futbol klubaren gizonezkoen talde nagusiak ateak itxita jokatuko du bihar Garmendipen San Ignacio taldearen kontrako ligako partida. Biharko neurketa hasi aurretik Ugaitz Kerejeta zenari omenaldia egitea zen klubaren asmoa, baina koronabirusaren osasun larrialdiari aurre egiteko hartu diren neurri berriak direla-eta bertan behera geldituko da asmo hori ere.

Espainiako Hirugarren Mailako ligaren hirugarren jardunaldiari dagokio bihar Lagun Onakek etxean jokatuko duen neurketa. Denboraldiko lehen bi partidak galdu egin ditu taldeak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide