Bazkideek Sanagustinen ikusi ahal izango dute Lagun Onak-Anaitasuna partida

Lagun Onaken eta Anaitasunaren arteko derbia emango dute larunbatean Sanagustin kulturgunean, 16:00retan hasita. Guztira, 80 lagun sar daitezke aretora. 16:05 arte Lagun Onakeko bazkideak soilik bertaratu ahalko dira; derrigorrez erakutsi beharko dute bazkide txartela. Ordu horretan lekua baldin badago, gainontzekoak ere sartu ahalko dira.

Lagun Onakeko eta Anaitasunako gizonek derbia jokatuko dute larunbatean, 16:00retan hasita, Garmendipe futbol zelaian. Uztarriaren, Maxixatzenen eta Erlo Telebistaren webguneetan zuzenean ikusi ahal izango da partida, eta, horrez gain, Sanagustin kulturgunean ere proiektatuko dute neurketa. Hasiera batean, behintzat, Lagun Onakeko bazkideek soilik izango dute bertaratzeko aukera; izan ere, edukiera kontuak tarteko, 80 lagun sar daitezke guztira.

15:45ean zabalduko dute Sanagustin kulturguneko atea, eta bertaratzen direnek nahitaez erakutsi beharko dute Lagun Onakeko bazkide txartela. 16:05 aldera arte, bazkideak soilik sartu ahalko dira gunera; ordu hori iristean oraindik lekua baldin badago, bazkide ez direnak ere sartu ahal izango dira partida ikustera, baina lehenago ez.

Bazkide txartelak oraindik jasotzeko dituztenek bihar –azaroak 20– 17:00etatik 19:00etara eta larunbatean –azaroak 21– 11:00etatik 13:00etara jaso ahal izango dituzte, Garmendipen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide