Urtero bezala, aurten ere Gabonetako zozketa egin du Lagun Onak futbol taldeak, eta Mikel Gurrutxaga taldekidea izan da sariduna. Dagoeneko jaso du saria ere: 2.000 euroko balioa duten produktuz osatutako otarra eta 1.500 euro dirutan. Argazkian, Iñigo Arregi klubeko presidentea eta Gurrutxaga bera, txekea eskuetan duela.