Bukatu berri den denboraldian Oiartzunen jokatu ostean, etxera bueltan da Joane Korta aurrelaria. Hain zuzen ere, Lagun Onaken emakumeen lehen taldean jokatuko du azpeitiarrak 2022-2023 denboraldian.
Aurreko denboraldian esperientzia berrien bila joan zen Oiartzunera; izan ere, Emakumeen Nazional Maila probatzeko aukera izan du futbolariak han. Dena den, denboraldi bat eginda, etxera bueltan da gure goleatzailea. Ongi etorri, Joane!