2022-2023 denboraldirako prestatzen hasi da klubeko emakumeen Ohorezko Erregional mailako taldea. Atzo, astelehena, egin zuten lehen entrenamendua Garmendipeko belar artifizialeko fuutbol zelaian, Unai Urbizu entrenatzailearen aginduetara. Irailaren 18ko asteburuan jokatuko du ligako lehen neurketa etxean, Touring-en kontra. Aurretik, sasoi berrirako berotzeko, lagunarteko bi partida jokatuko dituzte.
Sasoi berrian, gainera, emakumeen bigarren talde bat ere osatuko du Lagun Onak futbol klubak.