Espainiako Hirugarren Mailan aritzen den gizonen lehen taldeari dagozkion hainbat iragarpen egin ditu Lagun Onakek. Duela aste batzuk iragarritako fitxaketa, kontratu luzaketak eta entrenatzaile aldaketaz gain, gizonen talde nagusirako beste hiru fitxaketa berri egin ditu Azpeitiko futbol klubak. Eñaut Mendia lazkaotarra, Alain Arreitunandia mutrikuarra eta Aner Gomez villabonarra izango dira hurrengo denboraldian Garmendipen jokatuko duten taldekide berriak.
Orain arte iragarri dituzten jokalariak honakoak dira: Ibai Salaberria, Mikel de Alba, Iñigo Ariztimuño, Haitz Lopez, Andoni Errasti, Andoitz Amenabar, Iker Hidalgo, Gorka Amutxastegi, Iagoba Erdozia, Ander Bengoetxea, Xabier Gereta, Egoitz Iraola, Lander Izagirre, Eñaut Mendia, Alain Arreitunandia eta Aner Gomez.
Datorren denboraldian entrenatzaile berria ere izango dute Lagun Onakekoek. Iban Fagoaga beratarra (Nafarroa) izango da hirugarren mailako taldearen gidaria.