Asteburuan bukatuko da liga Lagun Onaken gizonen talde nagusiarentzat, eta denboraldiaren agurrekoa ikusleen babesa eskertzeko baliatu nahi du klubak.
Garmendipen, Padura hartuko du Lagun Onakek zapatuan, 18:00etan. Ia bukaera arte egon da taldea igoerako play-offerako borrokan, baina etzi ez Azpeitikoek, ez Bizkaikoek, sailkapenari begira ezer ez dute jokoan izango. Horregatik, jokalariek eta zaleek elkar agurtzeko, sarrera doan izango da Garmendipen zapatuan.