Datorren denboraldian Lagun Onaken futbol eskolako partaide izan nahi baduzue, lagun berriak egin, futbolaz ikasi eta ondo pasatu, gaurtik uztailaren 28ra arte izena emateko aukera irekita izango duzue.
Jarraian duzuen loturan klik egin eta formularioa betetzea nahikoa da: https://forms.gle/Zmoae71LnvNA8bun9
Gogoratu, nola ez, aurreko urteetan izena emanda zareten guztiok futbol eskolako partaide izaten jarraitzen duzuela. Izena ematea, mutilei dagokienez, 2016an jaiotakoei bakarrik dagokie. Nesken kasuan, aldiz, benjamin eta kimu mailei dagozkien urteetan jaiotako jokalari berriei bakarrik dagokie izena ematea; hau da, 2015, 2016, 2013 eta 2014 urteetan jaiotakoei.
Zalantzarik izanez gero, Garmendipeko bulegoetan argituko zaizkizue, 683 227 649 telefono zenbakira deituta.
Mila esker, eta laster ikusiko garelakoan, aupa Lagun!