Zabalik da Lagun Onaken Futbol Eskolan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak futbol taldea

Lagun Onakeko Futbol Eskolako hainbat ume. (Lagun Onak)

Mutiletan, 2017an jaiotakoek bakarrik eman beharko dute izena; nesketan, berriz, 2014an, 2015ean, 2016an eta 2017an jaiotakoek. Lehendik Futbol Eskolan ibili direnek, ez dute berriz izena eman beharrik izango. Uztailaren 24ra arte egongo da epea zabalik.

Lagun Onaken Futbol Eskolaren arduradunak datorren denboraldiari begira jarriak dira, eta jakinarazi dute dagoeneko zabaldu dutela Futbol Eskolako kide izan nahi duten neska-mutil berrientzako izen ematea. Mutiletan, 2017an jaiotakoek bakarrik eman beharko dute izena; nesketan, berriz, 2014an, 2015ean, 2016an eta 2017an jaiotakoek. Lehendik Futbol Eskolan ibili direnek, ez dute berriz izena eman beharrik izango.

Uztailaren 24ra arte egongo da izena emateko epea zabalik, honako formularioa beteta. Zalantzarik izanez gero, Garmendipeko bulegoetara jo dezakete herritarrek, edota 683 22 76 49 telefono zenbakira deitu. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide