Lagun Onak futbol taldeak eta Biele Group enpresak beste hiru denboralditarako berritu dute aurretik zuten babesletza hitzarmena. Horrela, gizonezkoen Espainiako Hirugarren Mailako taldea ez ezik, emakumeen bost talde ere Bielek babestuko ditu. Lagun Onakek eskerrak eman dizkio Biele Groupi, "Azpeitiko kirolaren alde egiten duen lanagatik".