Lagun Onak futbol taldeak urteko batzarra egingo du ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak futbol taldea 2025eko abenduaren 2a

Garmendipe futbol zelaia. (Guka)

Zuzendaritza batzordea berritzeaz gainera, joan den denboraldiko kontuak eta abian den denboraldiko aurrekontuak izango dituzte hizpide. 19:30ean hasita egingo dute batzarra, Baigera I gaineko aretoan. 

Lagun Onak futbol taldeak urteko batzarra egingo du ostegunean, 19:30ean hasita, Baigera I gaineko aretoan. Besteak beste, zuzendaritza batzordea berrituko dute, joan den denboraldiko kirol jardueraz hitz egingo dute, iragan denboraldiko kontuen inguruko azalpenak eman dute eta horiek onartuko dituzte, eta abian den denboraldiko aurrekontuen inguruko azalpenak eman eta horiek onartuko dituzte. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide