Umeen ilusioak eta lagunarteak irabazi du Gabonetako Elmubas Izarren Ligan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak futbol taldea 2025eko abenduaren 31

Lagun Onak futbol klubak bultzatuta, Gabonetako Elmubas Izarren Liga jokatu dute bost egunez Garmendipe futbol zelaian.

Abenduaren 26an ekin zion Lagun Onak futbol klubak Gabonetako Elmubas Izarren Ligari. Bost egunez, futbolaz lagunartean gozatzeko aukera izan dute egitasmoan parte hartu duten hainbat gaztetxok, eta atzo bukatu zuten esperientzia. Eguraldiak lagundu ez duen arren, umeen ilusioak eta lagunarteak irabazi du Garmendipen. Klubak eskerrak eman dizkie begirale nahiz koordinatzaile lanetan aritu direnei eta parte hartu duten guztiei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide