Beñat Leiza atzelaria fitxatu du Lagun Onakek

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak futbol taldea

Leiza Arenas taldean aritu zen.

Atzelariak Bigarren RFEF mailan esperientzia handia du. Besteak beste, Sestao River, Arenas, Amorebieta, Teruel eta Ejea taldeetan aritu azken denboraldietan.

Lagun Onak futbol taldeak Beñat Leiza atzelaria (Hernani, Gipuzkoa, 1997) fitxatu du. Hernaniarra Hirugarren Mailako taldean arituko da denboraldiaren amaierara arte. Atzelariak esperientzia handia du Espainiako Bigarren RFEF mailan. Besteak beste, Eibar, Amorebieta, Sestao River, Portugalete, Arenas, Teruel eta Ejea taldeetan aritu azken denboraldietan.

Ezker atzelaria da Leiza. Bere jaioterriko Hernani futbol taldean hazi zen futbolean, harik eta 2018. urtean Eibarrek fitxatu zuen arte. Amorebieta taldearekin Espainiako Bigarren Mailarako igoera lortu zuen 2021ean, eta uda horretan bertan, Sestao Riverrek fitxatu zuen, Espainiako Bigarren Federazioan jokatzeko. Harrezkero, Portugalete, Arenas, Teruel eta Ejea taldeetan osatu du denboraldi bana.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide