Lagun Onakek, Elmubasen babesarekin, Izarren Liga kanpusa antolatu du uda honetarako, eta ostiralera arte eman daiteke izena 683 22 76 49 telefono zenbakira Whatsapp mezu bat idatzita, gaztetxoaren izen-abizenak, jaiotze data, telefono zenbakia eta, futbol eskola kide ez direnen kasuan, kontu korrontearen zenbakia adierazita.
2014an 2015ean, 2016an eta 2017an jaiotako neska-mutilek dute parte har dezakete, eta bi txanda jarri dituzte aukeran: uztailaren 13tik 17ra izango da lehenengoa, eta uztailaren 20tik 24ra, bigarrena, 09:00etatik 13:00etara bitartean. Txanda bakarrean parte hartzea 95 euro kostatuko da, eta bietan parte hartzea, 180 euro; kiroldegiko bazkide ez direnek, 20 euro gehiago ordaindu beharko dituzte. Trukean, neska-mutilek kamiseta eta galtza motz bana jasoko dituzte.