Zabaldu dute Lagun Onaken Futbol Eskolarako izen ematea

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak futbol taldea

Lagun Onaken Futbol Eskolako hainbat ume. (Lagun Onak)

Mutiletan, 2018an jaiotakoek bakarrik eman beharko dute izena; nesketan, berriz, 2015an, 2016ean, 2017an eta 2018an jaiotakoek. Aurrez Futbol Eskolan ibili direnek, ez dute berriz izena eman beharrik izango. Uztailaren 24ra arte egongo da epea zabalik.

Datorren denboraldirako lanak aurreratzen hasita daude Lagun Onaken Futbol Eskolaren arduradunak, eta jakinarazi dute dagoeneko zabaldu dutela Futbol Eskolako kide izan nahi duten neska-mutil berrientzako izen ematea. Mutiletan, 2018an jaiotakoek bakarrik eman beharko dute izena; nesketan, berriz, 2015an, 2016ean, 2017an eta 2018an jaiotakoek. Aurrez Futbol Eskolan ibili direnek, ez dute berriz izena eman beharrik izango.

Izatez uztailaren 24ra arte egongo da izena emateko aukera zabalik, baina leku guztiak betez gero, litekeena da lehenago ixtea. Izena eman nahi dutenek, nahikoa dute honako loturan sartu eta hor ageri den formularioa betetzea. Zalantzarik izanez gero, Garmendipeko bulegoetara jo dezakete herritarrek, edo bestela 683 22 76 49 telefono zenbakira ere dei dezakete horiek argitzeko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide