Denboraldi berrirako bazkide txartela jasotzeko aukera izango da egunotan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak futbol taldea

Gaur, osteguna, eta bihar, ostirala, Garmendipeko leihatila zabalik egongo da 18:00etatik 20:00etara. Bestela, larunbatean ere izango da txartela jasotzeko aukera, denboraldiko lehen partida hasi aurretxoan.

Lagun Onakeko bazkideek hastear den denboraldirako bazkidetza txartelak jasotzeko aukera izango dute egunotan Garmendipen. Gaur, osteguna, eta bihar, ostirala, leihatila zabalik egongo da 18:00etatik 20:00etara bitartean. Horretaz gain, larunbat arratsaldean ere izango da aukera, denboraldiko lehen partidaren atarian. 18:00etan hasiko da gizonen lehen taldearen norgehiagoka Garmendipen, eta Jose Luis Riberarenek Leioaren kontra neurtu beharko dituzte indarrak. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide