Unai Orbeak kadete mailako Espainiako Ziklokros Txapelketa irabazi du

Unai Orbea azpeitiar txirrindularia kadete mailako ziklokroseko Espainiako txapeldun berria da, asteburuan Navian (Asturias) irabazi ondoren. \ \ Lasterketaren irteera txarra izateaz gain, ihesaldi saiakerei aurre egin behar izan zien azpeitiarrak eta lasterketa burura iristean berari egokitzen zitzaizkion ezaugarrietan deskantsatu ahal izan zuen, lokatzetan hain zuzen ere. Hori aprobetxatuz, erasoan ateratzea erabaki zuen eta bikotea osatu ere bai zilarrezko domina eskuratu zuen Pablo Alonsorekin (Kantabria). Sprintean erabaki zen lasterketa, helmugako ia marra gainean pasa du-eta azpeitiarrak Alonso. Mario Junquerak (Asturias) osatu du podiuma, zortzi segundura helmugaratuz. \ \ Bestalde, ziklokrosarekin lotura duen pistako proban ere baditugu berriak. Izan ere, Antonio Elorza belodromoan Unai Iparragirre azpeitiarrak (Hyundai Oarso Car) Gipuzkoako Txapeldun izatea lortu du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide