Datorren sasoirako lizentziak ateratzeko edo berritzeko deia egin du Lagun Onak txirrindulari elkarteak

Lagun Onak txirrindulari elkarteak datorren denboraldirako lizentziak ateratzeko edota berritzeko deia egin die herritarrei. Urtarrilaren 30a baino lehen bete behar dira inprimakiak.

Urte berrian sartzear garen honetan, Lagun Onak txirrindulari elkarteak datorren sasoirako lizentziak ateratzeko edota berritzeko deia egin du. Aurtengoan, zikloturisten zein lehiaketetarako lizentzia nazionalen kostua 142 eurokoa izango da, eta 137 euro ordaindu beharko da lizentzia autonomikoa nahi izanez gero.

Aurten, berrikuntza gisa, lizentzia fisikorik ez da egongo, eta, ondorioz, nahitaezkoa izango da inprimakietan helbide elektroniko pertsonala jartzea. Gainera, iaz geroztik argazkia ere beharrezkoa da. Urtarrilaren 30a baino lehen jaso, utzi edota bete beharko dira inprimakiak betiko lekuetan: Aitzaki Kirolaken, Erreka Biken edo Ciclos Benin, hain zuzen ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide