Txirrindularitza lizentziak eskuratzeko edo berritzeko epea zabalik dago

Lagun Onak txirrindulari elkarteak dei egin nahi die herritarrei 2023rako lizentziak berritu edo eskura ditzaten. Azpeitian, izapideak Aitzaki Kirolaken, Erreka Biken edota Ciclos Benin egin ahal izango dira, 165 euroren truke.

Lagun Onak txirrindulari elkarteak 2023 denboraldirako txirrindularitza lizentziak eskuratzeko edota berritzeko deia egin die herritarrei. Lizentzien izapideak Aitzaki Kirolaken, Erreka Biken edota Ciclos Benin egin ahal izango dira, ohiko moduan.

Lizentzia egitea edo berritzea 165 euro ordaindu beharko da. Lizentzia berria egin nahi dutenek NAren bi aldeen kopiak, posta elektronikoaren helbidea, eskuko telefonoaren zenbakia eta norbere argazki bat aurkeztu beharko dituzte. Lizentzia berritzea nahi dutenek, berriz, aski izango dute ordainketa egitearekin. Nortasun agiria iraungi gabe egotea ezinbestekoa izango da bi kasuetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide