Einar Bereziartua hirugarren, Luis Miguel Meoquiren oroimenezko txirrindularitza proban

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak txirrindulari elkartea

Einar Bereziartua, podiumean. (Lagun Onak txirrindulari elkartea)

Murietan jokatu zuten kadete mailako txirrindularitza proba, eta Lagun Onak txirrindulari elkarteko Bereziartuak podiumean sartzea lortu zuen. Halaber, Jakes Zubizarretak tarteko helmugak irabazi zituen. 

Joan den igandean Luis Miguel Meoquiren oroimenezko kadete mailako txirrindularitza proba jokatu zuten Murietan (Nafarroa), eta han izan ziren Lagun Onak elkarteko zenbait txirrindulari ere. Einar Bereziartuak taldekideak podiumean sartzea lortu zuen, hirugarren postua erdietsiz. 

Bestalde, Jakes Zubizarretak probako tarteko helmugak irabaztea lortu zuen. Orotara 162 txirrindulari lehiatu ziren proban. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide