Jakes Zubizarretak pistako Gipuzkoa Sariko lehen jardunaldiko hiru probak irabazi ditu

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak txirrindulari elkartea

Jakes Zubizarreta txirrindularia, pistan. 

Lagun Onak txirrindulari elkarteko Xuban Aranagak, Jakes Zubizarretak eta Markel Olaizolak pistan hasi dute neguko denboraldia. Gipuzkoa Sariko lehenengo jardunaldia Donostiako Antonio Elortza belodromoan jokatu dute.

Pistan hasi dute neguko denboraldia Lagun Onak txirrindulari elkarteko hainbat txirrindularik. Pasa den asteburuan, Gipuzkoa Sariko lehen jardunaldia jokatu zuten Xuban Aranagak, Jakes Zubizarretak eta Markel Olaizolak Donostiako Antonio Elortza belodromoan.

Aranaga eta Zubizarreta kadeteen mailan lehiatu ziren Donostian, eta hiru proba (scratch, tenpo eta puntuazioa) egin behar izan zituzten. Zubizarretak hirurak irabazi zituen, 55 puntu lortuz. Aranagak, berriz, 33 puntu eskuratu zituen. Olaizolak juniorretan lehiatu zuen, eta honek ere hiru ariketa edo proba egin behar izan zituen. Denera, 22 puntu lortu zituen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide