Lagun Onak txirrindulari elkarteko Xuban Aranaga eta Jakes Zubizarreta kadeteek Donostiako Pista sariko bigarren jardunaldian parte hartu zuten. asteburuan; Anoetako Antonio Elorza belodromoan jokatu zuten txapelketa.
Istripu bat edo beste tarteko, aldaketa batzuk egin behar izan zituzten Lagun Onakeko bi txirrindulariek, baina tempo, kaleratze eta scratch lasterketak jokatu ostean, Zubizarretak 33 puntu pilatzea lortu zuen lasterketa dotorea osatu eta gero. Lagun Onakekoa izan zen puntu gehien eskuratu zituen txirrindularia. Araganak ere maila polita erakutsi zuen, eta 20 puntu lortu zituen.
Donostiako proban pilatutako puntu kopuruari esker, Zubizarretak sailkapenaren buruan jarraituko du beste aste batez. Datorren larubatean, berriz, Gipuzkoako eta Bizkaiko txapelketak jokatuko dituzte.