Lurkide-Aranur taldeko Jakes Zubizarreta txirrindulariak irabazi du kadeteen mailako Pistako Gipuzkoako Txapelketa. Joan den larunbatean jokatu ziren Donostian Gipuzkoako eta Bizkaiko txapelketak. Zubizarreta argi eta garbi nabarmendu zen txapelketan, scratch eta tenpo probak irabazita eta kanporaketan bigarren eginda. Puntuazio proba ez zuten jokatu, nesken lasterketan istripua gertatu zelako. Beraz, 118 puntu eskuratuta lortu zuen Gipuzkoako txapela bereganatzea Zubizarretak. Xuban Aranaga ere ondo aritu zen, 74 puntu bilduz.
Junior mailako pistako Gipuzkoako txapelketan, Lagun Onak txirrindulari elkarteko Markel Olaizolak lehiatu zuen, eta bere burua denfedatzea lortu zuen.
Datorren larunbatean, azaroaren 28an, Donostia Sariko pistako laugarren jardunaldia jokatuko dute txirrindulari gazteek.