Amateurren gimnastika erritmikoko txapelketan lehiatu dira Loretokiko Uria eta Moreno

Loretoki gimnastika erritmiko taldeko Arantxa Moreno eta Maren Uria, igandean kiroldegian.

Joan den igandean kadete, jubenil eta senior mailako probak jokatu ziren egun osoan, Azpeitiko Udal Kiroldegian. Kadeteetan mazoekin lehiatu ziren Loretokiko bi gimnastak.

Kadete, jubenil eta senior mailatako amateurren gimnastika erritmiko txapelketa jokatu zuten joan den igandean, Azpeitiko kiroldegian. Goizez zein arratsalde zizan ziren gimnastika erritmoko txapelketako saioak. Azpeitiko Loretoki gimnastika erritmikoko Maren Uria eta Arantxa Moreno gimnastek kadeteetan lehiatu zuten mazoekin. Biek ala biek ez zuten beren egun onena izan, eta 15. eta 16. postuan sailkatu ziren.

Arantxa Moreno gimnasta.

Maren Uria gimnasta.


Maren Uria lehian. (Nerea Uranga)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide