Loretokiko gimnastek ikasturte bukaerako erakustaldia eskainiko dute ostegunean

Iazko jaialdiko irudia. (Loretoki)

Erakustaldia 18:30ean hasiko da kiroldegian, eta irekia izango da. Dagoeneko ireki dute hurrengo urteko izen-ematea gimnastika erritmikoko eskolan.

Loretoki Azpeitiko gimnastika erritmikoko eskolako ikasleek ikasturte bukaerako erakustaldia eskainiko dute ostegunean, ekainak 13, 18:30ean hasita, kiroldegian. Urtero bezala, jaialdia irekia izango da, eta beraz, nahi duen oro bertara daiteke erakustaldia ikustera. 

Izen-ematea, zabalik

Osteguneko jaialdiarekin bukatuko du ikasturtea Loretokik, baina hurrengorako prestatzen ari dira dagoeneko. 

Hori dela eta, hurrengo ikasturteko izen-ematea zabalik dago. Gimnastika erritmikoko eskolan izena eman nahi dutenek azpeitia.gimnastika@hotmail.com helbidera idatzi eta kirol patronatuko instalakuntzetara jo dezakete.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide