Kimu eta infantil mailetako gimnastak lehiatuko dira asteburuan Azpeitian

(Argazkia: Maialen Etxaniz)

Zapatuan, kimuetan, Loretokiko bi taldek parte hartuko dute, eta Maren Bikendi ere ariko da, bakarka. Igandean, berriz, infantiletan, Azpeitiko klubak talde bat aurkeztuko du, eta Elene Astiazaran bakarkakoan lehiatuko da.

Gimnastika erritmikoko urteko lehen txapelketak hartuko ditu asteburu honetan Azpeitiko kiroldegiak. Zapatu arratsaldean kimuak edo alebinak, eta igande goizean infantilak lehiatuko dira, eta bi txapelketetan parte hartuko dute Loretoki klubeko ordezkariek.

Etzi, otsailak 15, 15:00etan hasi eta 20:15 aldera bukatuko da kimu mailakoen lehiaketa: Loretokiko bi taldek parte hartuko dute, eta Maren Bikendi ere ariko da, bakarka. Igandean, berriz, infantiletan, Azpeitiko klubak talde bat aurkeztuko, eta Elene Astiazaran bakarkakoan lehiatuko da; 10:30ean hasi eta 15:00etan bukatuko da igandeko jardunaldia.

Kadeteak, martxan

Loretokiko kadete mailako A eta B taldeek joan den zapatuan ekin zioten denboraldiari, Bergaran (Tolosa).

Ez zuten hasiera onena izan Azpeitiko kadeteek, baina beste aukera bat izango dute Tolosako (Gipuzkoa) torneoan, martxoaren 23an.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide