Gimnastika erritmikoko urteko lehen txapelketak hartu zituen joan den asteburuan Azpeitiko kiroldegiak. Zapatu arratsaldean kimuak edo alebinak, eta igande goizean infantilak lehiatu ziren. Loretoki klubeko bi talde lehiatu ziren; kimuen C mailan 36. egin zuen talde batek eta kimuen B mailan bosgarren beste taldeak. Maren Bikendi Loretokiko gimnasta bakarka aritu zen kimu B mailan eta lehen postua eskuratu zuen.
Igandean, berriz, infantilen mailako txapelketa jokatu zuten. Azpeitiko klubak talde bat aurkeztu zuen infantilen B mailan, eta 14. postua eskuratu zuen honek. Loretokiko Elene Astiazaran gimnasta bakarkakoan lehiatu zen infantil A mailan, eta laugarren postua lortu zuen.