Ibarran eta Arrasaten aritu dira Loretokiko gimnastak

Erabiltzailearen aurpegia Loretoki gimnastika kirol kluba 2026ko apirilaren 29a

Loretokiko kadeteak Ibarran, Gipuzkoako Txapelketan. (Loretokiko gimnastika kluba)

Kadeteek Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten zapatuan. Igandean, berriz, ikasturteko bigarren erakustaldia egin zuten benjaminek.

Lehia eta erakustaldia, denetik izan zuten joan den asteburuan Loretokiko gimnastika klubeko kirolariek.

Zapatuan, Ibarran, kadete mailako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen. Eguna borobiltzerik ez zuten izan Azpeitikoek, baina A mailan Loretokiko taldeak zazpigarren tokia eskuratu zuen, eta B mailakoak, berriz, hamaseigarrena. Bakarkako lehian, berriz, Elene Astiazaran laugarren sailkatu zen A mailan, uztaiarekin egindako lanari esker. Gipuzkoako Txapelketan aritu ziren Loretokiko ordezkari guztiak lehiatuko dira maiatzaren 30ean Durangon (Bizkaia) egingo den Euskadiko Txapelketan.

Elene Astiazaran. (Loretoki gimnastika kluba)

Igandean, Arrasateko (Gipuzkoa) Uarkape kiroldegian izan zuten hitzordua Loretokiko benjamin mailako gimnastek. Ikasturteko bigarren erakustaldia egin zute han Azpeitikoek.

Maiatzaren 9an izango dute hurrengo hitzordua Loretokikoek. Egun horretan, infantilen Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute Bergaran, eta han lehiatuko dira A mailako taldea eta Maren Bikendi, bakarka.

Loretokiko benjaminak, igandean Arrasaten. (Loretoki gimnastika kluba)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide