Maren Bikendi Euskadiko Txapelketara sailkatu da

Erabiltzailearen aurpegia Loretoki gimnastika kirol kluba

Loretokiko infantil mailako gimnastek Gipuzkoako Txapelketa jokatu dute asteburuan. Taldeka, zazpigarren gelditu dira. 

Joan den larunbatean Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten infantil mailako Loretokiko gimnastek, eta zazpigarren lekuan bukatu zuen lehia Olaia Lizasok, Nara Priyak, Ixone Lezertuak, Paula Ezamak, Maren Bikendik eta Ane Ulaziak osatutako taldeak.

Bakarka, berriz, infantilen A mailan, Maren Bikendik parte hartu zuen. Sokarekin lehen postua lortu zuen, eta uztaiarekin, bosgarrena; sailkapen orokorrean hirugarren lekuan gelditu zen. Horrela, bakarka, Euskadiko Txapelketarako txartela lortu zuen; maiatzaren 23an Eskoriatzako (Gipuzkoa) kiroldegian jokatuko du hori. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide