Maren Bikendi hirugarren, gimnastika erritmikoko Eskolarteko Euskadiko Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Loretoki gimnastika kirol kluba

Maren Bikendi, hirugarren postuan. (Loretoki)

Loretokiko gimnastak joan den larunbatean sokarekin egindako ariketarekin lortu zuen podiumean sartzea. Halaber, 12. postua erdietsi zuen uztaiarekin egindako lanean, eta sailkapen orokorrean 11. postuan sailkatu zen. 

Joan den larunbatean gimnastika erritmikoko Eskolarteko Euskadiko Txapelketa jokatu zuten Eskoriatzan (Gipuzkoa), eta tartean izan ziren Loretokiko gimnastak ere. 

Infantilen mailan, bakarkako lanean, Maren Bikendi Loretokiko gimnastak parte hartu zuen, eta sokarekin egindako ariketan 3. postua eskuratu zuen. Aldiz, uztaiarekin egindako lanean 12. postua erdietsi zuen, eta sailkapen orokorrean 11. postuan sailkatu zen. 

Larunbat honetan, berriz, gimnastika erritmikoko Euskadiko Txapelketa jokatuko dute Durangon (Bizkaia), eta Loretokiko bi kadete taldek eta bakarka Elene Astiazaranek parte hartuko dute txapelketako lehian. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide