Loretoki gimnastikako klubekoek kadete mailako Euskadiko Txapelketan parte hartu zuten joan den larunbatean, Durangoko (Bizkaia) Landako kiroldegian. Taldeka nahiz banaka lehiatu zuten Loretokikoek. Taldeetan, A mailan 16. postua lortu zuen talde batek, eta beste talde batek, berriz, B mailan 27. egin zuen.
Bakarka lehiatu zen A mailan Loretokiko Elene Astiazaran gimnasta, eta uztaiekin zortzigarren postuan bukatu zuen txapelketa.
Behin denboraldiko jardunaldiak bukatuta, ikasturte bukaerako erakustaldia eskainiko dute Loretokiko gimnastek Azpeitiko kiroldegian, ekainaren 11n, 18:30ean hasita.

