Amaitu da kirol kluben Matx desafioko hirugarren jardunaldia. Lehen bi asteetan TAKE Tolosa saskibaloiko ordezkariak eta Soraluzeko palisten lana ikusi ostean, Aloña Mendi senior nesken eskubaloi taldeko lagunen txanda iritsi da. Abilezia jokoan bigarren postua hartu dute txantxikuek.
Talde berri bat batu da asteon kirol kluben Matx desafiora. Kasu honetan, Aloña Mendiko senior nesken taldea izan da erronka berezi hauetan murgildu dena. Saskibaloiko eta palako kirolariak ikusi ostean, oraingo honetan, eskubaloi talde bat izan da protagonismoa hartu duena. Galdetegi azkarrean galdera bakarra asmatu dute. Abilezia jokoan, berriz, hobeto moldatu dira oñatiarrak. Bi puntu lortuta, TAKE Tolosaren atzetik kokatu baitira sailkapen nagusian.
Gogoratu, astero herrialdeko talde berri bat sartuko dela desafiora. Astearteetan galdetegi azkarra, asteazkenetan abilezia jokoa, eta ostegunetan, galdera kateatuak erakutsi ohi ditu Matxek. Joko guztiak matx.eus sare sozialean ikus daitezke. Nor izango da hurrena?